XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baina benetan sorpresa ikaragarria izan zen Elixabeteren aurpegia ikustea.

Ordurarte dena zentzugabekeria iruditzen zitzaidan, zure oinazeak, itxaron behar izatea, hospitaleko profesionaltasuna... ezer egin ez nezakeen egoera hartan txorimalo bat sentitzen nintzen.

Baina Eli zure sabel gainean zegoenean eta begiratu zidanean ordurarteko guztia ahaztu egin nuen kolpetik eta beste dimentsio batean sartu nintzen.

Badakit esaten dizudana oso arraroa dela baina hala da.

IXABEL.- Oso berezia izan zen dena, baita zure oparia ere.

ANTTON.- Zer opari nizun bada?

IXABEL.- Seguru ez zarela gogoratzen, baina oso gutun polita ekarri zenidan, umearentzako behar nituen gauza batzurekin batera.

ANTTON.- A, bai!

Baina gutun hura zu ezagutu zintudanekoa zen eta gauean etxera bakarrik joan nintzenean, zer egin ez nekiela paperak mugitzen hasi eta azaldu zitzaidan.

IXABEL.- ... zure aztarnak nire inguruko gauza guztietan sentitzen ditut...

ANTTON.- ... hitz eta esaldi ederrak datozkit burura, baina une batzuk besterik ez dituzte adierazten.

Nire sentimentuek ordea, egunero eta baita astero ere milaka aldiz aldatuz doaz, (...)